Conservas Ormaza

Gerraondoko euskal eta espainiar arrazionalismoaren lan erabakigarrienetarikoa dugu Conservas Ormaza. Ispizuaren ariketaren indarra arlo bitan oinarritu zen: -Herriko bilbean sartzea errazteko konposatze- artikulazio bikaina. Hori lortu zuen gorputz desberdin biren kokapenarekin, ezkerrekoan bulegoak eta etxebizitzak, eta eskumakoa fabrikaziorako. -Irakurketa arrazionalista fidagarria, fabrikaziorakoa bolumen abstraktu soil moduan egin zuen, hutsune etzanen ilarek artikulatutako estalki lauduna; eta […]
San Pedro kofradia

Arrazionalismoak indarrean jarraitu zuen Bermeon Fernando Arzadun, Pedro Ispizua edo Emilio Apraizen lanekin. Kofradia esangura handiko lana da Bermeorako, bere itsas- fatxada modu bikainean adierazten delako. Arzadun arkitektoak gerraondoko arrazionalismoaren irakurketa egokia aplikatu zuen, bere izaera berantiarra dela-eta egikera ez oso zaindua duena. Nabarmendu beharreko arloak hauek dira: Bolumen eskasa, apaindurarik gabe, zuriz margotua, bao […]
Etxebizitzen eraikina

Apraiz arkitektoak, Intxausti kaleko ariketa honetan ondo egindako arrazionalismo espresionistako proposamena egin zuen. Bereizgarritasuna Intxausti kalearen eta Arresi kalearen arteko ertzari emandako formulazio lerromakurraren tratamendua da, itsasontzi baten aurrealdea gogorarazten diguna. Beste modernotasun zantzu batzuk apaingarriak kendu izana da, baoen lerro jarraituen nagusitasuna, airean dauden eguterak, tutu biribilez egindako eskudelak eta idi-begiak. Etxebizitzak banaketa moderno […]
Batzokia

Batzokia euskal, espainiar eta europar arkitektura arrazionalistaren giltzarria den lana da, estilo modernoko egoitza politiko gutxi mantentzen baitira. Ispizua arkitektoak indar plastiko handia eta itxura zorrotza duen arrazionalismo espresionista aplikatu zuen. Hori lortzeko irtenbide bi erabili zituen, irudi ikonikoa lortzeko, alakaren tratamendu lerromakurra eta angeluaren areagotzea airean dagoen gorputz baten antolamenduarekin. Nabarmendu beharreko beste arlo […]
Kikunbera txaleta

Kikunbera txaleta garrantzi handiko ariketa da, etxebizitza bakarrari modernotasuna ezartzearen ariketa bakanetakoa delako, bai euskal arkitekturan eta baita espainiarrean ere. Arzadun arkitektoak eskatutakoa itsasontzi-etxe irtenbide originalarekin konpondu zuen, mugimendu modernoaren makinismoaren eragin handikoa ideia, Bermeoko portuaren ikuspegi ederra duen malda handidun orubean egoteari erantzun moduan. Definitzen duten ukituak honako hauek dira: Mailakatutako profilak, mastak, idi-begiak, […]
Sagrado Corazón kapera

Erlijio tipologiarako proposamen oso erabakigarria dugu proiektu hau, euskal, espainiar eta europar arkitekturan erregistro modernoaren aplikazio adibideak oso eskasak direlako. Ispizua arkitektoaren irtenbidea bikaina da eta erabat erakargarria. Berezitasuna dorrea ulertzeko modua da, aurreratuta ipini zuena, planteamendu kubista batekin, déco eragin garbiarekin eta berritasuna indartzeko zuriz margotuta. Déco estiloko zantzuak aurrealde nagusiaren dekorazioan antzematen dira, […]
“Casa del Niño”

“La casa del niño” Euskal Herriko arkitektura garaikideko art décoaren lan gorenekoetariko bat da. Masa zorrotzetako bolumena da, geometrizazioaren enfasiarekin animatzen dena, hainbat bolumenen nahastearekin eta apaindura xumea erabiliz: Margo zuria eta berdearen konbinazioarekin egindako kromatismo fina eta forma geometrikoei indarra emateko ezaugarri duen diseinudun eskudelak. Barruko aldeak oso garbi eta araztuak dira, modernotasun handiko […]
Nautika eskola

Anasagasti arkitektoa, behin modernotasunaren haria amaituta, bertoko aukerara bueltatu zen. Bere euskal estilo berriaren ikuspegia ez da tradiziozko arkitekturaren elementu bereziak erreproduzitzeko ohikoa, baizik eta bere muina ulertzera doa, hau da, bere eraikuntza- arrazoia. Honek berekin dakar eraikin etzana izatea, duen eskola funtzioarekin bat datorren leiho handiko egikera garbikoa, ageriko harri-hormaren bitartez, miru-buztan erako estalkiekin, […]
Etxebizitzen eraikina

Anasagasti arkitektoa, Bermeon jaiotakoa, irakasle moduan izan duen ekarpen teorikoagatik eta bere arkitektura bikainagatik Espainiako arkitektura garaikideko pertsona ezagunenetarikoa da. Bermeon pertsonalitate handiko lan modernista nabarmena egin zuen. Erremedio kaleko eraikin hau vienar itxurako bere irakurketa modernista bereziaren adierazpen bikaina da. Berezitasuna ondokoetan ageri da: masen arazketa formalaren azpimarratzean eta errepertorio apaingarri dotorean, lau itxurakoa […]
Villa Eustazia

Etxe hau ariketa oso erabakigarria da, Euskadiko arkitektura garaikidean geratzen diren enpresa motako famili bakarreko etxebizitzen adibideak oso eskasak direlako. Etxe hau egiteko Jose Garavillak agindu zuen, Conservas Garavilla S.A. izeneko bere enpresaren lur esparruan. Lantegia 2004an eraitsi zen. Videchearen egitasmoak eklektizismoa ulertzeko modu oso pertsonal bati erantzuten dio, erreferentzia desberdin biren batuketatik sortutakoa: Klasizista […]
Hilerria

Bermeokoa, XIX. mende amaieratik Bizkaian eraikitzen joan ziren nabarmendutako azken nekropolia da, esaterako Bilbokoa, Getxokoa edo Portugaletekoa. Atariak, tratamendu soil eta apaingarririk gabeko erdi-aroko estilo berriko ukituak dituen diseinu eklektiko klasizista zuzenari erantzuten dio. Bertoko harribitxia, kalitate izugarrizko exekuzio duen kapera da, palladiano berriko estiloko eklektizismo ariketa eztia. Hilerri honetan estilo bitako lurperatze multzo nabarmenduak […]
Kasinoa

“Sociedad bermeana” elkartearen egoitza den eraikina, 1894an eraiki zen. Severino Atxukarroren lana, jauregitxo frantsesaren itxurakoa da. Ekleptizismo korronte barruan kokatzen da. 1983ko uholdeen ondorioz bere barru guztia eta fatxadaren alde bat jausi ziren. Berriztatua izan zen arren gero, Ignacio Zuloagaren eta beste margolari famatu batzuen balio handiko pinturak galdu ziren tamalez.
Ospitale psikiatrikoa

Ospitale hau Euskal Herriko ospitaleetako arkitektura garaikidearen gailurretariko bat da eta espainiar estatuko bikainetariko bat. Achucarro arkitektoak agindutakoa irakurketa eklektiko bereziarekin eta ederki gauzatuta ebatzi zuen, ospitaleetako arkitekturak behar zuenari erantzun ezin hobea emanez. Aurkitu zuen irtenbidea adreiluaren arkitekturaren aldagaia aukeratzea izan zen, duen xumetasuna eta kostu txikia laguntza- eraikin baten oinarrizko eskakizun bietara ederki […]