Bizi Bermeo

Itsasoaren arima

Bermeo

Matxitxako Nautika

Gure belaontzian egun osoko irteerak antolatzen ditugu, hamaiketakoa, janari eta edariak barne. Bestalde, belaontzi osoa ere alokatu dezakezu zeure gustoko itsas ibilbidea antolatzeko.

Olatu itsas bidaiak

Olatu Bermeon kokatutako enpresa da, itsasoko eta urpeko zerbitzuetako 30 urte baino gehiagoko esperientzia duten profesionalek kudeatzen dutena. Urpekaritza profesionalera eta batez ere urpekaritza tekniko eta ekintza ludikoetara zuzenduta gaude.

TAHO Rental & Charters

Esperientzia ahaztezinaz gozatzera gonbidatzen zaitugu gure itsasontzi batean, esperientziadun patroi batekin edo zure kabuz nabigatuz.

Neskatilak-sareginak

Arrantza munduan murgildu zaitez Bermeoko saregin eta neskatilen eskutik esperientzia honekin: enkanteak nola egiten diren, sareak zelan josten diren, arrantza kanpainak, arrain kontserben degustazioa… Bermeotarren izaera kresaltsua eta bizimodua barru-barrutik ezagutuko dituzu.

Urdaibai Kiroleroak

Abentura kirolak Urdaibain: Pasatu egun zoragarria naturaZ ignuraturik, Urdaibai Biosfera Erreserban abentura jarduerak egiten. Urdaibai Kiroleroak-eko kide garen guztiak bertokoak gara, gure zaletasuna, bizimodu bihurtzea erabaki dugu eta, horrela, gure ingurune bikaina irakatsi nahi dizuegu.

Hegaluze

Ezagutu Euskal Kostaldea gure ibilbideekin: Gaztelugatxeko ibilbidea eta Elantxobeko ibilbidea, Bermeoko arrantza portutik irtenda, Urdaibaiko ingurunea beste modu batean eta beste ikuspegi batekin gozatzeko. Plan ezin hobea familian edo lagunekin egiteko. Talde abentura bat bizi nahi baduzu, itsasontziz eta patroi batekin alokatzeko aukera duzu.

Urdailife

Bisita gidatuak proposatzen dizkizugu, Urdaibai bisitatzeaz gain, bertako txokoak, historia, pasadizoak eta izaera ezagutzeko. Gurekin zatoz?