Bizi Bermeo

Itsasoaren arima

Bermeo

Udazkeneko planak

auzoak

Gure auzoak ezagutu

Udako egunetako giro epel eta gozoa aprobetxatuz, Bermeok dituen mendiguneak eta auzo bideak ezagutzeko aukera ugari ditugu: auzo bideak, Nordic Walking ibilbideak eta BTT ibilbideak eta gaitasun maila desberdinentzako egokituta.

Tribisburun, penintsulako iparraldeko nekropolis erromatar haundiena bisitatzeko aukera duzu.

San_Frantzisko

Frantziskotarren klaustroa

Frantziskotarren konbentuan Euskal Herriko klaustro eder eta zaharrenetakoa dugu, egunero zabalik 9:00etatik 13:00etara. Klaustroan Nestor Basterretxea eskultore handiaren lanak daude. Eliza ere ikusgarria da.

Erosketak

Erosketak egin

Oso atsegina da Bermeoko komertzioa ezagutzea: tratu pertsonalizatua eta kalitate goreneko produktu eta zerbitzuak aurkituko dituzu. Herri-nortasunarekin zerikusia duten produktuak ere badaude: Geuzetxuek-en euskal herriko produktuak, Gaztelugatxe gozotegian San Juanen Oinatzak, Atela gozotegian San Juanen opiltxo beteak, Buztin eta Elorriren opari bereziak edo Uhaina Surf & Art ​e Hirulau Souvenir.

​Hainbat arrain kontserba lantegi ditugu, non salmenta zuzena egiteko dendak dauden. Aukera ezin hobea lehen mailako produktuak oparitzeko. Bermeoko kontserberen informazioa hemen.

merkatua-1

Merkatu plaza ezagutu

Bertoko ekoizleek beraien produktuak saltzen dituzte egunero, mendeetan egin izan duten erara. Gainbeheran dagoen usadioa delako eta bertoko produtuen kalitatea handia delako, biziki gomedatzen dizuegu astearteetan eta larunbatetan herriko plaza bisitatzea.

Ordutegia: 9:00etatik 14:30ak arte lan egunetan.

txikiteoa

Txikiteoa euskal ohitura da

Tabernarik taberna ardo batzuk hartzea lagunekin oso aberasgarria da elkarren arteko erlazioak indartzeko. Txikiteoa batez ere asteburuetan egiten dugu, baina astean zehar eguerdietan eta iluntzetan ere bermeotarrek jarraitzen dute usadio honekin.

Barikuetan, pintxo-potea aurkituko duzu Bermeoko tabernetan.

Bermeotar jendea oso umoretsua eta alaia da, ez izan beldurrik edozer galdetzeko eta beraiekin hartu-emonean jartzeko.

kofradia

Arrantzaleen kofradiara taldeentzako bisita gidatuak

Arrantza munduan murgildu zaitez Bermeoko saregin eta neskatilen eskutik esperientzia honekin gozatuz: enkanteak nola egiten diren, sareak zelan josten diren, arrantza kanpainak, arrain kontserben degustazioa… Bermeotarren izaera kresaltsua eta bizi-modua barru-barrutik ezagutuko dituzu.

Informazio gehiago 94 617 91 54

Ertzilla-11

Bermeoko ibilbide turistikoa

Ordu bat baino gutxiagotan egin daitekeen ibilbidea da, herriko interesgune guztiak bisitatzen dira. Aukera ona denbora gutxi baduzu gure herria bisitatzeko. Eskuratu planoa hemen edo turismo bulegoan.

itsasoa-2

Itsasora irten

Nabigatzea era aproposa da gure aisialdiko egun bat pasatzeko. Izaro, Ogoño, Akatz, Gaztelugatxe, Matxitxako, Mundakako itsasadarra, Bermeoko badia… Euskal Kostaldeko lekurik ederrenak itsasoz ezagutuz.

BermioDemikutik

Bisita gidatua: Bermeo, bizi izan genituen mareetatik gatoz

Urdailife-en eskutik, ibilbidea Bermeoko herriaren zehar, historiako gertakariek bere izaera nola baldintzatu duten ezagutzeko. Bermeo Bizkaiko hiriburua zen garaitik hasita, marinelen abenturak eta bermeoko emakumeen indarra ahaztu gabe.

Informazio gehiago eta erreserbak: www.urdailife.com/visita-guiada-en-bermeo-libre-freetour

Arrantzaleen_Museoa-Erakusketa

Arrantzaleen Museoa bisitatu

Erakusketa iraunkorra oso interesgarria da. Bermeo eta itsasoarekin lotutako jarduerak interesatzen bazaizkizu, ezin duzu galdu. Honez gain hitzaldiak, kultur ekintzak edota erakusketak antolatzen dituzte. Igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita dago. Larunbatetan sarrera doan.

Gaztelugatxe

Gaztelugatxeko San Juan eta Matxitxako bisitatu

Gaztelugatxe, leku magikoa. Lurraren eta itsasoaren arteko gudu kontaezinetatik sortutako uhartea. Edertasun naturalekoa, mendeetan zehar zizelatutako arku eta kobazuloekin, ez dio inoiz huts egiten bisitariari.

Informazio gehiago:
Gaztelugatxeko San Juan
Gaztelugatxe bisitatzeko zer egin