684 metro dituen deiadar mendi honetatik deitzen zen Gernikako Batzar Nagusietarako, adarra joz eta gauez sutzarrak biztuz. Bertatik, Bizkaiko eskualde guztiak ikus daitezke. 1937ko maiatzean 1000 pertsona baino gehiago hil zen, espainiar eta italiar faxistek, nazien laguntzaz Bilbora bidean bi astez egindako erasoetan. Soilubeko gailurra defendatzen hil zirenen artean, euskal gudariez gain ehundaka errepublikazale asturiar eta kantabriar hil ziren.