Bizi Bermeo

Itsasoaren arima

Bermeo

Ospitale psikiatrikoa

Severino Achucarro, 1893-1900

Eklektizismoa

Ospitale hau Euskal Herriko ospitaleetako arkitektura garaikidearen gailurretariko bat da eta espainiar estatuko bikainetariko bat.

Achucarro arkitektoak agindutakoa irakurketa eklektiko bereziarekin eta ederki gauzatuta ebatzi zuen, ospitaleetako arkitekturak behar zuenari erantzun ezin hobea emanez. Aurkitu zuen irtenbidea adreiluaren arkitekturaren aldagaia aukeratzea izan zen, duen xumetasuna eta kostu txikia laguntza- eraikin baten oinarrizko eskakizun bietara ederki egokitzen delako, arrazionaltasunera eta doitutako eraikitze aurrekontura. Eklektikotasuna, edertasun handiko erabilera plastikoa duen adreilua erabiltzean jartzen da agerian, eragin bik markatutakoa: Klasizismoa tximini, itxitura, teilatu-hegal, inposta eta baoen apaingarritasunari irtenbidea aurkitzeko eta erdi- aroko estilo berria aurrealdeko hormen amaieretan eta hormapikodun ganbaretan.

Tipologikoari dagokionez ere, oso erabakigarria da euskal arkitektura garaikidean pabilioien eredua sartzean bide-erakusle izan zelako.