Portuzarraren hegoaldean, penintsula antzeko tontortxo bat da Gaztelu. Gaztelurik egon izanaren aztarnarik aurkitu ez den arren, kanoidun gotorlekua zegoela baieztatu da. XVII. mendetik XIX. mendera arte, gutxienez.
Eliza atzean arrantza etxez inguratuta dagoen Santa Eufemiako plaza xarma bereziko gunea da.
Gaur egun, Bermeoko portuko ikuspegi ezberdin batez goxatzeko aproposa den begiralekua da, eta gomendagarria da portua bisitatzerakoan bide hau jarraitzea.
Aurrez aurre, Nestor Basterretxearen “Olatua” eskultura ikus daiteke. Pieza hau da artistak Bermeorako egindako azken lana. Alde banatan beste bi eskultura aurkitu daitezke; eskuman Casto Solanoren “Itzulera” lana, eta ezkerretarantz Enrique Zubiaren “Azken Olatua Azken Arnasa”.
Hegorantza begiratuta, Kikunbera etxea aurkitzen da, Fernando Arzadun Ibarra arkitekto bermeotarren lana. 1930. urtean diseinatua, etxeak itsasontziaren itxura dauka eta Bizkaiko lehenengo eraikin arrazionalisten artean dago. Gurasoentzako etxe modura diseinatua izan zen eraikin paregabe hau, 1994ko abenduaren 14an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.