Bizi Bermeo

Itsasoaren arima

Bermeo

Arkitektura garaikidea Bermeon

Bermeoko arkitektura garaikideak Bizkaiko eskualdeko buruetan oso ohikoa ez den kalitate maila du eta are gehiago bere arkitektoen garrantziagatik, bermeotar arkitektoen belaunaldi aparta: Teodoro Anasagasti, Pedro Ispizua edo Fernando Arzadun, euskal eta europar arkitekturan garai horretako profesional onenen artean daudenak. XX. mendearen lehenengo erdian nagusi ziren korronte estilistikoetatik ibilbidea egitea posible da, eta horretarako... aukeratutako 13 adibideak.

ospitale-psikiatrikoa

Ospitale psikiatrikoa

Severino Achucarro, 1893-1900

Eklektizismoa

Ospitale hau Euskal Herriko ospitaleetako arkitektura garaikidearen gailurretariko bat da eta espainiar estatuko bikainetariko bat.

Achucarro arkitektoak agindutakoa irakurketa eklektiko bereziarekin eta ederki gauzatuta ebatzi zuen, ospitaleetako arkitekturak behar zuenari erantzun ezin hobea emanez. Aurkitu zuen irtenbidea adreiluaren arkitekturaren aldagaia aukeratzea izan zen, duen xumetasuna eta kostu txikia laguntza- eraikin baten oinarrizko eskakizun bietara ederki egokitzen delako, arrazionaltasunera eta doitutako eraikitze aurrekontura. Eklektikotasuna, edertasun handiko erabilera plastikoa duen adreilua erabiltzean jartzen da agerian, eragin bik markatutakoa: Klasizismoa tximini, itxitura, teilatu-hegal, inposta eta baoen apaingarritasunari irtenbidea aurkitzeko eta erdi- aroko estilo berria aurrealdeko hormen amaieretan eta hormapikodun ganbaretan.

Tipologikoari dagokionez ere, oso erabakigarria da euskal arkitektura garaikidean pabilioien eredua sartzean bide-erakusle izan zelako.

casino

Kasinoa

Severino Achucarro, 1893-1900

Eklektizismoa

“Sociedad bermeana” elkartearen egoitza den eraikina, 1894an eraiki zen. Severino Atxukarroren lana, jauregitxo frantsesaren itxurakoa da. Ekleptizismo korronte barruan kokatzen da.

1983ko uholdeen ondorioz bere barru guztia eta fatxadaren alde bat jausi ziren. Berriztatua izan zen arren gero, Ignacio Zuloagaren eta beste margolari famatu batzuen balio handiko pinturak galdu ziren tamalez.

hilerria

Hilerria

Anastasio Arguinzoniz, 1917

Eklektizismoa

Bermeokoa, XIX. mende amaieratik Bizkaian eraikitzen joan ziren nabarmendutako azken nekropolia da, esaterako Bilbokoa, Getxokoa edo Portugaletekoa. Atariak, tratamendu soil eta apaingarririk gabeko erdi-aroko estilo berriko ukituak dituen diseinu eklektiko klasizista zuzenari erantzuten dio. Bertoko harribitxia, kalitate izugarrizko exekuzio duen kapera da, palladiano berriko estiloko eklektizismo ariketa eztia. Hilerri honetan estilo bitako lurperatze multzo nabarmenduak daude:

– Eklektikoak: Telletxea (1908), Uriarte, Echevarria (1924) eta Garcia.
– Art déco: Elejebarrieta eta Artaza (1928).

villa-eustazia

Villa Eustazia

Teodoro de Videchea, 1917

Eklektizismoa

Etxe hau ariketa oso erabakigarria da, Euskadiko arkitektura garaikidean geratzen diren enpresa motako famili bakarreko etxebizitzen adibideak oso eskasak direlako. Etxe hau egiteko Jose Garavillak agindu zuen, Conservas Garavilla S.A. izeneko bere enpresaren lur esparruan. Lantegia 2004an eraitsi zen.

Videchearen egitasmoak eklektizismoa ulertzeko modu oso pertsonal bati erantzuten dio, erreferentzia desberdin biren batuketatik sortutakoa:

  • Klasizista baoetako molduretan, harrizko balaustradak eta harlanduzko itxitura- hesia.
  • Ingelesak begiratoki, aldapa handiko estalki eta egurrezko gezurrezko egituretan.

Modernismoaren urruneko eragina ere nabari da balkoietako eta itxitura-hesiko burdinetan.

Etxe honek nabarmendu beharreko beste balio bat dauka, jatorrizko barruko dekorazioa mantentzen duela.

aldatzeta

Etxebizitzen eraikina

Teodoro Anasagasti, 1908

Modernismoa

Anasagasti arkitektoa, Bermeon jaiotakoa, irakasle moduan izan duen ekarpen teorikoagatik eta bere arkitektura bikainagatik Espainiako arkitektura garaikideko pertsona ezagunenetarikoa da.

Bermeon pertsonalitate handiko lan modernista nabarmena egin zuen. Erremedio kaleko eraikin hau vienar itxurako bere irakurketa modernista bereziaren adierazpen bikaina da. Berezitasuna ondokoetan ageri da: masen arazketa formalaren azpimarratzean eta errepertorio apaingarri dotorean, lau itxurakoa dena, masen tratamenduan zorroztasuna errespetatzeko irtenbide izateko.

Erabilitako baliabideak honako hauek dira: Margo biziak, moldura lau eta artezak baoen birmarkoetan, motibo biribildun pilastrak eta itxura birobil dotore eta landuak dituzten balkoiak.

Etxea 1930 inguruan zaharberritu egin zen, egurrezko begiratokia gaur egungo igeltserotzazkoagatik aldatzeko eta ganbara etxebizitza bihurtzeko. Honek hutsune gehiago behar izatea ekarri zuen. Bere art deco irakurketarekin zaharberritzea hau, etxearen vieniar izpiritura ederki egokitu zen.

nautika

Nautika eskola

Teodoro Anasagasti, 1917

Modernismoa

Anasagasti arkitektoa, behin modernotasunaren haria amaituta, bertoko aukerara bueltatu zen. Bere euskal estilo berriaren ikuspegia ez da tradiziozko arkitekturaren elementu bereziak erreproduzitzeko ohikoa, baizik eta bere muina ulertzera doa, hau da, bere eraikuntza- arrazoia. Honek berekin dakar eraikin etzana izatea, duen eskola funtzioarekin bat datorren leiho handiko egikera garbikoa, ageriko harri-hormaren bitartez, miru-buztan erako estalkiekin, ezproiak eta antolaera angeluarra duen dorrearekin bertokora igortzen duena.

Casa_del_niño_luzetara_tixkiago

“Casa del Niño”

Ricardo de Bastida, 1929

Art Déco

“La casa del niño” Euskal Herriko arkitektura garaikideko art décoaren lan gorenekoetariko bat da. Masa zorrotzetako bolumena da, geometrizazioaren enfasiarekin animatzen dena, hainbat bolumenen nahastearekin eta apaindura xumea erabiliz: Margo zuria eta berdearen konbinazioarekin egindako kromatismo fina eta forma geometrikoei indarra emateko ezaugarri duen diseinudun eskudelak. Barruko aldeak oso garbi eta araztuak dira, modernotasun handiko formulazioa.

bihotz sakratua txikiago

Sagrado Corazón kapera

Pedro Ispizua, 1930-1940

Art Déco

Erlijio tipologiarako proposamen oso erabakigarria dugu proiektu hau, euskal, espainiar eta europar arkitekturan erregistro modernoaren aplikazio adibideak oso eskasak direlako. Ispizua arkitektoaren irtenbidea bikaina da eta erabat erakargarria.

Berezitasuna dorrea ulertzeko modua da, aurreratuta ipini zuena, planteamendu kubista batekin, déco eragin garbiarekin eta berritasuna indartzeko zuriz margotuta. Déco estiloko zantzuak aurrealde nagusiaren dekorazioan antzematen dira, “montacaballo” motako erremateak, gurutzea eratzen duten azulejoak, moztutako plakak eta edestu gabeko eskusoiak. Dorrea errematatzen duen Bihotz Sakratuaren eskulturak kubismorantz jotzen duen irakurketa bati erantzuten dio, gizakiaren irudi geometrizatuaren tratamenduan adierazten den bezala.

Kapera honek bere barrualdeko art déco apainketa galdu du, duela urte batzuk gimnasio bihurtu zutelako.

kikun

Kikunbera txaleta

Arrazionalismoa

Kikunbera txaleta garrantzi handiko ariketa da, etxebizitza bakarrari modernotasuna ezartzearen ariketa bakanetakoa delako, bai euskal arkitekturan eta baita espainiarrean ere.

Arzadun arkitektoak eskatutakoa itsasontzi-etxe irtenbide originalarekin konpondu zuen, mugimendu modernoaren makinismoaren eragin handikoa ideia, Bermeoko portuaren ikuspegi ederra duen malda handidun orubean egoteari erantzun moduan. Definitzen duten ukituak honako hauek dira: Mailakatutako profilak, mastak, idi-begiak, itsasoa ikusteko begiratokia eta terraza zabala duen estalkia. Hau guztia, itsasontziaren aurrealdea balitz bezala, okertutako barrotearekin babestutako airean dagoen gorputzarekin errematatzen da.

Txalet honen berezitasuna asko aldatu zen 2004an egin zioten zaharberritzearen ondorioz. Etxebizitza bakarraren banaketa aldatu egin zen hiru etxebizitza egiteko. Horrez gain, jatorrizko osagaiak kopiengatik aldatu ziren (egurrezko arotzeriak, balkoi eta baoetako burdinak, eta abar).

Batzokia txkiago

Batzokia

Pedro Ispizua, 1932

Arrazionalismoa

Batzokia euskal, espainiar eta europar arkitektura arrazionalistaren giltzarria den lana da, estilo modernoko egoitza politiko gutxi mantentzen baitira.

Ispizua arkitektoak indar plastiko handia eta itxura zorrotza duen arrazionalismo espresionista aplikatu zuen. Hori lortzeko irtenbide bi erabili zituen, irudi ikonikoa lortzeko, alakaren tratamendu lerromakurra eta angeluaren areagotzea airean dagoen gorputz baten antolamenduarekin. Nabarmendu beharreko beste arlo batzuk hauek dira: Horizontaltasunaren eta bertikaltasunaren arteko kontrastea, bao etzan handiak, kareletako barrote okerrak, lorategi-terraza moduan ulertutako estalki laua eta begiratokiak, eguterak eta eskaileren gorputzak airean egotearen antolaera, egitasmoaren izaera espresionista areagotzeko.

etxebizitzen

Etxebizitzen eraikina

Emilio Apraiz, 1934

Arrazionalismoa

Apraiz arkitektoak, Intxausti kaleko ariketa honetan ondo egindako arrazionalismo espresionistako proposamena egin zuen. Bereizgarritasuna Intxausti kalearen eta Arresi kalearen arteko ertzari emandako formulazio lerromakurraren tratamendua da, itsasontzi baten aurrealdea gogorarazten diguna. Beste modernotasun zantzu batzuk apaingarriak kendu izana da, baoen lerro jarraituen nagusitasuna, airean dauden eguterak, tutu biribilez egindako eskudelak eta idi-begiak.

Etxebizitzak banaketa moderno egoki batekin egin zituen, hormarte bikoizdun joerarekin eta pieza guztiek kaleko argitasun eta aireztapena dute.

Kofradi zaharra txikiago

San Pedro kofradia

Fernando Arzadun, 1939

Gerraondoko arrazionalismoa

Arrazionalismoak indarrean jarraitu zuen Bermeon Fernando Arzadun, Pedro Ispizua edo Emilio Apraizen lanekin. Kofradia esangura handiko lana da Bermeorako, bere itsas- fatxada modu bikainean adierazten delako. Arzadun arkitektoak gerraondoko arrazionalismoaren irakurketa egokia aplikatu zuen, bere izaera berantiarra dela-eta egikera ez oso zaindua duena. Nabarmendu beharreko arloak hauek dira: Bolumen eskasa, apaindurarik gabe, zuriz margotua, bao ilara jarraituak eta tutu biribilezko barroteak.

Ormaza

Conservas Ormaza

Conservas Ormaza

Gerraondoko arrazionalismoa

Gerraondoko euskal eta espainiar arrazionalismoaren lan erabakigarrienetarikoa dugu Conservas Ormaza.

Ispizuaren ariketaren indarra arlo bitan oinarritu zen:

-Herriko bilbean sartzea errazteko konposatze- artikulazio bikaina. Hori lortu zuen gorputz desberdin biren kokapenarekin, ezkerrekoan bulegoak eta etxebizitzak, eta eskumakoa fabrikaziorako.

-Irakurketa arrazionalista fidagarria, fabrikaziorakoa bolumen abstraktu soil moduan egin zuen, hutsune etzanen ilarek artikulatutako estalki lauduna; eta etxebizitzarena, bolumen espresionista moduan, argi geratzen dena bere dorre zorrotza ikusita. Nabarmendu beharreko beste arlo batzuk hauek dira: Adreiluzko plaketa, tutu biribildun balkoia eta Ormaza markaren hiru kartel, joera abanguardistadun bere grafismoagatik.

Duela gutxi izandako jarduketa baten fabrika bota egin da, lehenengo hormartea izan ezik, Askatasun bideara ematen duen.