Bizi Bermeo

Itsasoaren arima

Bermeo

Erosketak egin

Oso atsegina da Bermeoko komertzioa ezagutzea: tratu pertsonalizatua eta kalitate goreneko produktu eta zerbitzuak aurkituko dituzu. Herri-nortasunarekin zerikusia duten produktuak ere badaude: Geuzetxuek-en euskal herriko produktuak, Gaztelugatxe gozotegian San Juanen Oinatzak, Atela gozotegian San Juanen opiltxo beteak, Elorrin edo Uhaina Surf & Art-​en opari bereziak.

​Hainbat arrain kontserba lantegi ditugu, non salmenta zuzena egiteko dendak dauden. Aukera ezin hobea lehen mailako produktuak oparitzeko. Bermeoko kontserberen informazioa hemen.