Arabar Errioxako Oion eta Bermeo antzinatik lotuta daude ardo eta arrainaren ibilbideari esker. Kostaldetik arraina eramaten zuten Gaztelarantz, bueltan ardoa hartzen zuten Arabar Errioxan eta hona ekarri. Joan etorri hori egiteko bidea GR38 bezala ezagutzen den bidea da.
Gaur egun gure geografia hegotik iparrera ezagutzeko plan bikaina da, 7 etapetan egiten delarik. Pasaia ezberdinak, mahastietatik kostara, gastronomia ezberdinak, kultur eta ondare historikoa… gure herrietako bazter bitxienak aste betez ezagutzeko modu aproposa da.
Informazio gehiago: turismoa.euskadi.eus/eu/ibilbideak/gr-38-ardoaren-eta-arrainaren-ibilbidea/