Andra Mari Eliza

Bizkaiko arkitektura neoklasikoko erreferente garrantzitsuenetarikoa da, greko-erromatar tankerakoa, zutabe dorikoz hornitutako atariarekin. 1783an eman zuen eraikitze agindua Colon de Larreategui korrejidoreak. Gurutze latindarreko oinplanoa du baina alde batean zirkuluerdiko absidea eta bestean bi dorre jarri zizkioten. Barrutik, kupula bat dago sabaiaren erdian, eta ganga mota ezberdinak gainerakoan. Absideak labe-ganga, alboetako kaperek ertz-ganga eta nabeak gurutzadura-ganga […]
Tala

Euskal Herriko atalaia sistema pribilegiatuena izan du mendeetan Bermeoko udalerriak. Izan ere, Izaro irlatik hasi eta Matxitxakoko lurmuterrera bitarte kokatutako atalaiei esker Bizkaiko Golkoaren zati handi bat kontrolpean izateko aukera paregabea zuten; mendebaldera begira Bizkaiko kostaldea Bilboko itsasadarreraino eta ekialdetik Bizkaia eta Gipuzkuako kostalde osoa. Egun argitsuz Lapurdiko mendiak ere begiztandu daitezkeelarik. Tala bakoitzak bere […]
Aldezarra

Arrantzale eta gremioetako langile etxe xumeez gain, harriz eraikitako etxe sendo edo dorretxeak ere baziren. Bakarra mantentzen da zutik gaur egun: Ertzilla Dorretxea. Baina izan zen besterik ere: Apiotza, Areiltza, Aroztegi, Arteaga, Ermendurua, Arreskurenaga, Erkoreka, Latxaga, Muxika edo Bañosko kondeen jauregia besteak beste. Baztarre auzoko begiratoki ederrak, portua eta alde zaharra lotzen ditu. Egun mural […]
Santa Eufemia eliza

Santa Eufemia eliza seguruenik XIII. mendean eraikia izan zen eta XV. mendearen amaieran berreraiki zuten. Bermeoko elizarik zaharrena da. Bermeoko portu bien artean dago, eta horregatik “portukoa” ere deitzen zaio. Estilo arkitektonikoari dagokionez, gotikoa da, leihoetan, ateetan eta gangetako nerbioetan ikusten den moduan. Nabe bakarrekoa da, mutur batean korua du eta burualdea berriz, poligonala da […]
San Juan Portala

San Joan Portaleari Gaztelugatxeko San Joan baselizaren biderako irteera izateagatik deitzen zaio horrela. Harresiak zuen garrantzitsuenetakoa zen, arkuaren gainean dorre antzeko eraikuntza ere badu eta. Atea XIV. mendekoa da. Hiribilduaren barrurantz beheratutako arkua du portaleak eta kanpoaldera berriz arku zorrotza, bestea baino altuagoa. Bien artean hiribildua ixten zuen atea zegoen tartea dago. Beheratutako arkuaren gainean […]
Gaztelu

Portuzarraren hegoaldean, penintsula antzeko tontortxo bat da Gaztelu. Gaztelurik egon izanaren aztarnarik aurkitu ez den arren, kanoidun gotorlekua zegoela baieztatu da. XVII. mendetik XIX. mendera arte, gutxienez. Eliza atzean arrantza etxez inguratuta dagoen Santa Eufemiako plaza xarma bereziko gunea da. Gaur egun, Bermeoko portuko ikuspegi ezberdin batez goxatzeko aproposa den begiralekua da, eta gomendagarria […]
Portuzarra

Fatxadetan aldaketak egon badaitezke ere gehienek jatorrizko moldea dute. Bizkaiko iturririk zaharrena dago bertan, XVI.mende amaieran eraikia. Etxe horiek amildegian eraikita zeuden, lurreko harkaitzera erantsiak. Azpimarragarriena pobrezia da. Oro har, arrantzaleek, beren familiekin etxe oker eta osasunkaitzenak okupatzen zituzten, argiztapenik eta aireztapenik gabe, espazio erabilgarri gutxirekin. Gainera, askotan, familia bat baino gehiago etxe berean bizi […]
Ertzilla Dorrea – Arrantzaleen museoa

Ertzila dorrea Bermeoko portu zaharraren gainean dago. Dorrea leku estrategikoan dago, Torrontero deritzon begiratoki ederrak portuko gora beherak eta komertzio guztiaren berri izateko aukera paregabea eskaintzen duelako. Herrian zeuden hogeita hamar dorreetatik zutik dirauen bakarra da. Oinplano irregularra du, sei aldetakoa, eta sei isurialdeko teilatua. Eraikinaren inguruko zama-horma lodiek gotorleku itxura ematen diote. Material desberdinez […]
Klaustroa eta Frantziskotarren Eliza

San Frantzisko komentua Bizkaiko zaharrena da, lurraldeko agiriek diotenez. 1357ko Urtarrilaren 30an eman zuten eraikitzeko agindua Tello kondeak eta haren emazte Larako Juana Bizkaiko Jaunek. Lanak XVI. mendearen amaieran bukatu ziren, kanpandorrea ez zelarik 1607. urterarte ordaindu. Frantziskotarrak Bermeora iristean ez zuten komentua eraikitzeko bezainbeste orube huts aurkitu hiribildu barnean, horregaitik garaiko eskeko kongregazioen antzera, […]