Bermeoko Alde Zaharrean, Gaztelugatxerako bidea hasten zen San Juan Portaletik metro batzuetara kokatuta, gure itsas ondarea, natura eta historia modu interaktibo eta irisgarrian ezagutzeko aukera ematen dizugu. Bisitariak hiru ikuspegi nagusiren bidez hurbiltzen ditu Gaztelugatxera:
Lehenik, Monumentu Natural honen balioak ezagutzeko aukera eskeintzen du: itsasoak eta denborak moldatutako paisaia, ekosistema aberatsa eta babestua eta gure kostako altxor geologiko eta biologikoak. Akatx uharteko hegaztien santutegitik hasi eta urpeko laminaria oihan gardenetaraino, txoko honek gure kostaldeko flora eta fauna babesten ditu, hala nola Armeria euskadiensis lorea edo ekaitz txoria.
Bigarrenik, historiaren eta kulturaren arlotik, Bermeo eta inguruko herritarrekin mendeetan zehar sortutako loturak azaleratzen dira: gaur eguneraino iraun duten sinismen, tradizioak, errituak eta kondairak.
Azkenik, espazioak hausnarketarako gonbidapena egiten digu, turismoaren erronkei eta ingurumenaren zaintzari buruzko kontzientzia sustatuz, etorkizun arduratsu baten alde.
Hemen hasten da zure bidaia: paisaia ulertzeko, tradizioa sentitzeko eta, guztion artean, gure altxorrik preziatuena babesteko.
