Ondarea, artisautza eta artea dira bertako gastronomiaren ezaugarri nagusiak. Elikagaiek gure historiako garai desberdinak islatzen dituzte, izan ginena eta garena erakusten dute, eta horren adibide dira gure industria eta bizimodua. Arrantzaleak, saregileak, kontserbak eta elkarte gastronomikoak.
Dastatzen duguna baino gehiago delako.
Egitaraua ikusteko klikatu hemen
Sartu on line dendara
Mundu-mailako etorkizuneko erronka baten aurrean gaude, gure gizartearentzat giltzarria den sektorearen inguruan jardunbide egokiak eta iraunkorrak sustatzen dituena.
Bermeo Tuna World Capitalek hegalaburraren kudeaketa iraunkorra sustatzen du maila globalean, ezagutza zientifikotik eta jardunbide egokien lidergotik abiatuta baliabide natural gisa.