Bizi Bermeo

Itsasoaren arima

Bermeo

XXXII. ARRAIN AZOKA maiatzak 22, 23 eta 24an

Bermeoko Arrain Azoka itsasoaren eta arrantzaleen lana ohoratzeko topalekua da. Zaporea eta kontzientzia uztartzen ditugu, plater bakoitza jasangarritasunaren aldeko konpromiso bihurtuz.

Itsasoa zaindu, bizia dastatu.

XXXII. ARRAIN AZOKAKO BIDEOA

Laster argitaratuko dugu aurtengo bideoa.

XXIX. HEGALUZE SARIA

Nori emango zaio?

Pertsona, erakunde, alkarte, entitate, enpresa, proiektu… bati.

Zergatik emango da?

Bermeoren izena zabaldu eta goratu edo herriaren alde egin duen pertsona zein erakundea nabarmentzeko. Ekimenak, ekintza puntual bat edo jarraipen profesional bat (kirola, enpresa, kultura, gizartea, ekonomia…) saritzea du xede.

Irabazlea zelan hautatuko da?

Irabazlea Arrain Azoka Elkarteak aukeratzen du eta hautagai batentzako proposamen asko baldin badaude, bat izatea legez hartuko da, eta ez bozketa moduan.

Antolatzailea:

Babesleak:

Kolaboratzaileak: