Bizkaian fraileen lehenengo komentua izan zen frantziskotarren hau, 1357. urtean Bizkaiko jaunek fundatua izan zen.
XV. mendearen amaieran eraiki zuten. Defentsarako hainbat elementu dituen arren, etxebizitza moduan erabiltzeko eraiki zela dirudi.
Portuzarra, antzinako arrantza portua da. Bertako arrantzale etxeek erdi aroko oin-plano eta trazatua dute.
Kondairaren arabera San Juan Bateatzailea Bermeoko portura heldu eta hiru pausutan Gaztelugatxeko hatxeraino joan zen.
Arrantzale eta gremioetako langile etxe xumeez gain, harriz eraikitako etxe sendo edo dorretxeak ere baziren.
Euskal Herriko atalaia sistema pribilegiatuena izan du mendeetan Bermeoko udalerriak.
Bizkaiko arkitektura neoklasikoko erreferente garrantzitsuenetarikoa da.
Turismo Bulegoa
Hurtado de Mendoza kardenalaren kalea, 14
48370 Bermeo, Bizkaia
turismoa@bermeo.eus
94 617 91 54