Goi sasoian, eta erdi sasoiko asteburuetan, jai egunetan eta zubietan, derrigorrezkoa da doakoa den tiketa edukitzea Gaztelugatxe bisitatu ahal izateko.
Zure esperientzia ezin hobea izan dadin garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu: Bizkaibuseko udako ordutegia
Bisita honetan, bermeotarren sinesmen, erritu eta ohituren bidez Gaztelugatxeko Donienaren nortasuna hobeto ezagutzeko aukera izango du bisitariak, ermita ere bisitatuz, Gaztelugatxeko San Juan Bermeoko zati eta esentzia baita.
Aldi berean, Gaztelugatxeko Donieneko ingurumen-berezitasunak ezagutuko dira. Ingurune babestu hori guztion artean zaindu behar dugu, eta zerbitzu honekin Gaztelugatxeko Donieneko esperientzia bultzatu nahi da, ikuspegi ekoturistiko batetik.