Bermeok 9 auzo dauzka, bakoitzak badu bere xarma, urte osoan zehar ospatzen diren jai, baserri zahar eta ermita bereziekin… guztiak ezagutzeko, Bermeon esaten dugun moduan “bideak egitea” da aukera egokiena, oinez ibiltzea. Nordic walkingeko 4 ibilbide dauzkagu, zailtasunaren araberakoak. Ibilbide guztiak turismo bulego aurrean hasten dira, baina aukera dago garraio publikoa erabilita beste puntu batzuetatik ibilbidea hasteko, adibidez, Sollubetik.