1334an Alfonso XI.ak, Gaztelugatxe setiatzen ari zenean, Bermeo harresi batez inguratzeko agindu zuen eta bera eraikitzeko, urteroko 2.000 marabedi eman zituen bost urtez. Geroago, 1353an Don Tello kondeak, Bizkaiko jaunek Bermeon zuten alkazar
zaharraren harria eman zuen harresia eraikitzen jarraitzeko. Antza, 1357rako harresia amaituta egon zen.
Harresiak gaurko alde zaharra inguratzen zuen, Santa Eufemia eliza inguruan hasi eta Portunagusiaren ertzetik San Frantzisko portaleraino jarraituz. Hortik, iparralderantz eginda, aldapan gora, Sanjuanportaleraino luzatzen zen.
Azken ate hau da gaur egun zutik geratzen den bakarra, beste guztiak XIX. mendean zehar eraitsi baitziren. Harresiak Talako Andra Maria elizaren inguruan zeukan bukaera.
Guztira 7 ate izan zituen: Errenteriaportale, Sanmigelportale, Sanfrantziskoportale, Erremedioportale, Santabarbaraportale, Beiportale eta Sanjuanportale. Juan Bautista Belaunzaran arkitektoak 1820an egindako Bermeoko planoa erabili da harresia eta bere ateak irudikatzeko.
Alde zaharraren iparraldean dago. Bermeoko harresiaren zazpi ateetatik zutik dagoen bakarra da. Harresia XIV. mendean eraiki zen, eta portale hau ere garai hartakoa da. Kanpoaldean arku apuntatua erakusten du eta barnealdean beheratua.
Atearen kanpoaldeari Portaloste1 deitu izan zaio XVII. eta XVIII. mendeetan. Bertan, harresiari itsatsiak zenbait etxe izan ziren.
Portale hau, Arane auzorako eta Sanjuanbidearen (Gaztelugatxerakoa, alegia) abiapuntua da. Bide hau markatzen, harrian landutako hiru oinatz egon izan dira ibilbide honetako beste horrenbeste lekutan jarririk: lehenengoa Sanjuanportalen bertan; bigarrena, Itsasalde baserri inguruan; eta hirugarrena, Sanjuanoñatzeko galtzadan, Burgotik San Pelaiora jaisten den bidean. Tradizioak esaten duenez, San Juanek hiru pausotan egin
omen zuen Bermeotik Gaztelugatxera.
*Oinatzak
Sanjuanbidean, harrian landutako hiru oinatz egon izan dira beste horrenbeste lekuetan jarriak, San Juanek hiru pausutan egin omen zuelako Bermeotik Gaztelugatxeraino.
Gaurko Nekazari kalearen iparraldeko muturrean egon zen. 1800ean konpondu beharra izan zuen:
“Componer la puentte del porttal de Bacas ó su arco”
Eta 1886an eraitsi egin zen:
“Demolicion del arco del portal de Vacas (arco y murallon). Se derribará el murallón hasta la línea de fachada de la casa nº 11 de la calle de Labradores.
*Uztarria
XV. mendetik aurrera behintzat, Bermeoko baserri auzoak elizateak ziren, Almika eta San Pelaio besteak beste. Agirre eta Arane auzoak, berriz, hiribilduarenak ziren, eta horietako baserritarrak, abere eta produktuekin hiribildura sartzeko atea Beiportale edo “Vacas-eko” hauxe iz
Santa Barbara kalearen (gaur Nardiz tar Jon kalearen atala) mendebaleko muturrean egon zen.
1797an konpondu beharra izan zuen ate honek eta 1833an eraitsi egin zen. Aurretik, 1831n, atea botatzeko komenigarritasuna adierazten da, kalearen aireztatzea eragozten zuelako:
“Conviene y se manda que se derribe a la posible brevedad el arco mural que se halla a la conclusion de la calle de Santa Barbara pues es necesaria de la ventilacion que por aquella parte disfrutara el pueblo para su mejor salubridad.
Izan ere, 1820ko Juan Bautista Belaunzaranen planoan ikus daitekeenez, ate honek sarrera aurrez aurre eduki beharrean, iparreko hegaletik zeukan, eta horrela, sarbidea ematen zuen kalea gerizpean uzten zuen. Berau zen Bakiorako bidearen abiapuntua: Dolareaga eta San Martinetik aurrera, Agirre auzotik gora eginez eta, goialdean, Zumarretako landatik behera jaitsiaz.
*Dolareak, txakolina eta sagardoa
Ate honen aurrez aurre, Dolareaga esaten zaion parajea dago, sagardoa eta txakolina egiteko, sagarra eta mahatsa (1334an dokumentatuak) zapaltzeko dolareak hantxe zeudelako.
Erremedio kalearen mendebaleko muturrean egon zen 1827an eraitsi zen arte. Bilbobidearen abiapuntu izan ohi da ate hau. Bide honek, Adoberia ondoan zegoen Erreginazubi igaro eta gero, Almikatik gora egiten zuen, Mañuko Laubidietatik Infernuerrekara jaitsi eta Oiangortako zubitik jarraitzen zuen Bilborantz. Hiribildura sarrera ematen zuen ate handiena izan zen. Izen desberdinak izan ditu ateak mendeetan zehar: Portal de Burgos XIV. mendean, eta Portal de la Carcel Vieja eta Portal de Nuestra Señora de los Remedios XVII. eta XVIII. mendeetan. Erremedio kaleari Kartzeloña deitu izan zaio XIX. mendearen erdialdera arte. Antza, izenak esaten duen moduan, ate honen egituraren barruan, herriko kartzela zegoen.
*Bilbobidea
Erremedioportaletik irteten zuen Bermeotik Bilborako bideak. Erregiñazubi igaro eta Almikatik gora Laubidietatik Mañura egiten zuen, gero Infernuerreka Oiangortan zeharkatuta, Mungiarantz abiatzeko.
Harresiaren hego-mendebalean, Sanmigelportale eta Erremedioportaleren artean egon zen. Atea desagertuta egon arren, bere inguruari, gaur egun oraindik, Portale esaten zaio. XIV. mendean, puerta de los ferreros izenez aipatzen du San Frantzisko komentuaren fundazio agiriak:
“en un logar que llaman Erreten que es entre la puerta de la dha villa que dicen la puerta de los ferreros por do salen al arrabal do se labran las nabes”
Izan ere, 2022an inguruan indusketa lanak egin zirenean, zepa aztarnak aurkitu ziren bertan, errementerien presentziaren seinale. XIX. mendean, San Frantzisko izenaz gain, Guadalupe eta Sokorro ere erabiltzen
ziren ate hau izendatzeko.
*Errementeriak
San Frantzisko komentuaren 1357ko fundazio agirian, komentua “Errementarien portaletik” gertu zegoela esaten da. Gainera, inguruan indusketa lanak egin zirenean, zepa aztarnak aurkitu ziren ber- tan, errementerien presentziaren seinale.
San Migeleko eskailerak dauden lekuan egon zen, Lameraren mendebaleko aldean. Deskribapenengatik, badirudi berau dela XVI. mendeko fogeretan agertzen den Sagarbarriko portalea. 1511ko fogeran, etxeak kaleka zerrendatzean, horietako bat, “En el Portal de San Juan fasta la Puerta de Sagarbarrico” honela luzatzen dela azaltzen da10. 1514koan, berdin: “En el Portal de San Juan fasta la puerta de Sagarbarria”.
Sanjuanportaletik, Goiko plazatik eta Denderiakaletik behera, Sanmigelportaleraino jaisten zen kalea zen hura. Bestalde, XVI. eta XVII. mendeetan, Dendarikalea, Sagarkale izenez aipatzen da hiru bider: 1589an, “calle de Sagar”; 1624an, Sagarcalle12 eta 1643an, berriro Sagar calle13. Denderiakalea, gaurko Etxebarria tar Kresentzi kalea da. 1777an, konponketa lanak egin ziren ate honetan:
“Pago por la obra del arco que se ha ejecutado en el portal de S. Miguel” 1829an eraitsi zen ate hau.
*Itsasontziak eta ontziolak
Sanmigelportale ondoan zegoen harritza (Artza), Lamera eraiki zen arte, txalupak lehorreratzeko lekua izan zen. Aurrean ontziolak eta Gazteluosteko ainguralekua zeuden. Inguru hau zen Gernikarako bidearen abiapuntua.
Errenteriakoa edo Gerrako ate hau Portunagusian egon zen, Zesteriakaleko (gaurko Mendoza kardenala kalea) hegoaldeko muturrean. Hementxe egon zen, antza, hiribilduko errenteria edo aduana: burdinaren gaineko tributua ordaintzen zen instalazioa edo errentaetxea.
1739an konponketak egin zitzaizkion eta XX. mendearen hasieran, C. Echegarayenesanetan, Zesteriakaleko harresi zati bat besterik ez zen gelditzen.
“Del portal de Guerra ya nada existe a excepcion de un trozo de muro en el angulo de la calle Cesteria”.
Portale hau egon zen lekuan zabalgunea edo plaza antzekoa eratzen da, beste portaletan gertatzen den legez; kasu honetan, Zesteriakalearen behealdean, Lamera ertzean. Dirudienez, dokumentazioak ematen dizkigun deskribapenen arabera harmailak zeuden Gerrako plaza deitzen zenaren eta Portunagusiko kalearen (gaurko Lameraren) artean.
*Burdinaren zerga
Errenteriak, Bizkaiko jaunari burdinaren gaineko tributua ordaintzeko leku edo errentaetxeak izaten ziren, eta, aldi berean, burdinazko totxoak edo tresnak saldu eta erosteko biltegiak.
*IKONOAK
Panel bakoitzean, ataria bere funtziorik bereizgarrienarekin identifikatzen duen ikono bat jarri dugu
EGILEAK
Dokumentazioa: Bitor Uriarte eta Asier Romero
Ilustrazioa: Rober Garay