Erlijio tipologiarako proposamen oso erabakigarria dugu proiektu hau, euskal, espainiar eta europar arkitekturan erregistro modernoaren aplikazio adibideak oso eskasak direlako. Ispizua arkitektoaren irtenbidea bikaina da eta erabat erakargarria.
Berezitasuna dorrea ulertzeko modua da, aurreratuta ipini zuena, planteamendu kubista batekin, déco eragin garbiarekin eta berritasuna indartzeko zuriz margotuta. Déco estiloko zantzuak aurrealde nagusiaren dekorazioan antzematen dira, “montacaballo” motako erremateak, gurutzea eratzen duten azulejoak, moztutako plakak eta edestu gabeko eskusoiak. Dorrea errematatzen duen Bihotz Sakratuaren eskulturak kubismorantz jotzen duen irakurketa bati erantzuten dio, gizakiaren irudi geometrizatuaren tratamenduan adierazten den bezala.
Kapera honek bere barrualdeko art déco apainketa galdu du, duela urte batzuk gimnasio bihurtu zutelako.