Bizi Bermeo

Itsasoaren arima

Bermeo

ARRAIN AZOKAREN XXV. URTEURRENA

Arrain Azoka duela mende laurden jaio zen Bermeoko ekonomiaren pilare nagusietariko baten potentziala, kontserba-industria, publikoari ezagutarazteko asmoarekin. Geroztik, Kantauri itsasoko arrain eta kontserba munduan erreferentziazko azoka bilakatu da, bertako produktuak sustatzeaz gain, urtez urte ekintza programazio zabala eskainiz. Bere XXV. edizioak, maiatzak 17, 18 eta 19an ospatutakoak, Lamera Parkea izan du berriz ere bere jardueren epizentrotzat, itsasoko produktuen azoka eta BTWC (Bermeo Tuna World Capital) karpan ospatu diren konferentzia eta tailerrekin. Gainera, hainbat kontzertu, itsasora irteera eta kontserberetara bisita eskaini dira, eta Kofradia Zaharrean bertako produktuekin prestaturiko errezetak dastatu ahal izan dira, helburu solidarioekin.
2 Videos

Hegaluze Saria

ERROXAPERENTZAT DA AURTENGO AZOKAKO HEGALUZE SARIA

Emakume elkarteak urteetan Arrain Azokan izan duen inplikazioagatik jasoko du saria, eta emakumeen ahalduntzean egiten duen lana aitortu dio epaimahaiak. 25 urteko bidea goraipatuz. Epaimahaiko kideen berbetan, “goraipatzekoa da gainera Erroxape emakume elkarteak izan duen eboluzioa ikuspegi feminista batetik. Horregatik guztiagatik aurtengo Hegaluze saria Erroxape taldearentzat izango da. Zorionak”. Gehiago irakurri

Edizio guztiak

Arrain Azoka 2024

Arrain Azoka 2023

Arrain Azoka 2022

Arrain Azoka 2021

Arrain Azoka 2020

Arrain Azoka 2019

Arrain Azoka 2018

Arrain Azoka 2017