San Joan Portaleari Gaztelugatxeko San Joan baselizaren biderako irteera izateagatik deitzen zaio horrela. Harresiak zuen garrantzitsuenetakoa zen, arkuaren gainean dorre antzeko eraikuntza ere badu eta.
Atea XIV. mendekoa da. Hiribilduaren barrurantz beheratutako arkua du portaleak eta kanpoaldera berriz arku zorrotza, bestea baino altuagoa. Bien artean hiribildua ixten zuen atea zegoen tartea dago. Beheratutako arkuaren gainean horma-hobi bat dago, San Joanen irudia duena.
Zapaldu zuen lekuetan haren oinatzak geratu omen ziren markatuta lurrean. Lehengo pausuaren oinatza, Portalearen azpian dagoen harlauz batetan irudikatuta dago.
Bizkaiko komertzio portu garrantzitsuena eta biziena zen Bermeo XIII eta XIV. mendeetan. Harresiko hiru portale merkataritzara bideratuta zeuden: Erremedioportale (Bilboranzko bidean), Errenteriportale (portu nagusian, Lameran). Izan ere, itsasoak komertziorako aukera ematen zuen eta Sanfrantziskoportale hegoaldean.
Batetik, harrapatzen ziren arrain kopuru handien zati bat kanpora saltzen zen, batez ere neguan, gatzetan edo izotzetan kontserbatuta. Bestetik, landa eremuetako ardoa, egurra eta ikatza ere Bermeotik garraiatzen zen itsasoz.